XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AGNUS DEI.

Jaungoikuaren bildotz, munduko pekatuen kentzallia, erruki zakiguz.

Esaizu iru bidar abade jaunagaz batera; ta gero, bizturik jaunarrtzeko gogua, esaizu beragaz jaunartu-aurrian egiten daben otoi edo erregu eder au: Neure duineztasuna gora-bera artu biar dodan zeure gorputza, ezteidala izan, Jesu-Kristo, ene Jauna, neure galdumendirako; ta bai, zeure errukitasuna gaitik, gorputz-arimen jagola, ta euron osagarria artzeko.

DOMINE NON SUM DIGNUS.

Jauna, ez naz ni duin Zu neure echian sartzeko; baña esaizu, ta beste barik nire arimia osatuko da.

(Esaizu iru bidar).

Gogozco Jaunartzia: Eleiz-Amaren gurari bizia da Mezia entzuten dan bakochian jaunartzia.

Ezin badozu, egizu gogozko jaunartzia.

Orretarako naikua da, jaunartzeko gogua eukitia, bizturik bere mesede andiak zeuganatzeko gurari bero-bero bat. Erarik onena da Meza-emolliak jaunartzen daben bitartekua; baña egin lei nun eta noiz-nai, baita zeure eguneroko zeregiñetan jarduten dozula be, ta orixe da gogozko jaunartze onek benetakuari egiten deutsan alde bata; ta bestia arrokeri barik, zeure albokuak berak eztakiala, egin al-izatia.

Gurari biziz egiten dan jaunartziak, diñue jakitunak, egizko jaunartze epelak baño on geyago dakarrela arimara.